Ikasketa Digitala
Ikastaroa
2014(e)ko abenduaren 12(a), ostirala
6.asteko2.jarduera
Hemen duzue eraikitako PLEa Symbalooren bidez. Normalean erabili ohi ditudan erreminta digitalak ikus ditzakezue multzoka antolatuta!!
6.asteko 1 jarduera
Hona hemen MOOC motei buruzko bideo bat zeinetan haien arteko alderaketa egiten den ezaugarriak eta des/abantailak azalduz.
2014(e)ko abenduaren 8(a), astelehena
5.asteko 2.jarduera
Sareak eskaintzen dituen tresnak!
Erabiltzen ditudanak:
Gmail:
Mezu elektronikoak bidaltzeko eta antolatzeko erremintarik aproposena dela esan dezaket hainbat arrazoirengatik. Jasotako edo bidalitako mezuak bilatzeko bilatzaile azkarra eta eraginkorra du mezuak aurkitzeko erraztasun handiak ematen dituenak, mezuak testuinguruan ikus ditzakezu elkarrizketetan antolatuz mezuak, memoria edukiera handia duenez mezu asko eduki daitezke, mezuak etiketen bidez antolatzeko aukera ematen du haien bilaketa errazteko, spam moduan markatu daitezke zuzenean jaso nahi ez diren mezuak eta intereseko mezuak jasotzeko aukera dago.
Hortaz mezularitzarako erremintarik aproposena deritzot.
LinkedIn:
Sare sozial honek norbere curriculuma on-line edukitzeko aukera ematen du eta enpresen eta langileen arteko harremanak bideratzeko dago zuzendua.
Nire kasuan curriculuma on-line edukitzeaz gain, adituen kontuak, enpresa garrantzitsuak, eztabaida talde interesgarriak eta hainbat instituzio jarraitzeko erabiltzen dut. Modu horretan interesatzen zaizkidan gaiei buruzko informazio eguneratua eskura dezaket, kalitatezkoa gainera. Eztabaiden kasuan nahiko erabilgarria dela esan dezaket zure iritziak eta zalantzak publikatu eta profesionalen aholkuak jaso ditzakezulako.
Laburbilduz, “networking” delakoa garatu ahal duzu zure esparru profesionaleko profesional, enpresa edota instituzio anitz ezagutu eta haiekin harremanetan jar zaitezkeelako kontaktu sare bat sortuz.
Prezi:
Erreminta hau aurkezpenak egiteko erabiltzen dut. Oso aproposa da egindako lanen sintesia egiteko eta sekuentzia logiko bat eraikitzeko landutako informazioa aurkezteko txantiloi anitz daudelako eskuragai. Horrez gain entzuleen arreta deitzen du eta erakargarria da.
Ideiak buru mapen edota ardatz logiko batean aurkezteko aukera ematen du eta irudia anplifikatzeko aukeraren bidez informazio garrantzitsuari enfasia eman ahal zaio. Gainera aukeragai dauden txantiloiek testu laburrak onartzen dituztenez informazio garrantzitsuena jartzera behartzen zaitu luzapenak jartzeko akatsean erori barik.
Aipatzekoa da ere aurkezpenak berehala on-line eskegitzen direla eta beste erabiltzaileen iruzkinen bidez aholkuak jaso ditzakezula hobekuntzak egiteko.
Erabiltzen ez ditudanak:
Wikipedia:
Wikipedia informazioa bilatzeko erreminta desegokiena dela esan dezaket eskuragai dagoen informazioaren baliozkotasuna zein den ezin delako jakin. Irekia denez eta edonork publika dezakeenez, idatzita dagoen informazioa subjektiboa da askotan eta sinesgarria den ala ez zuzenean jakitea ez da posible. Gainera horren ondorioz jendeak datu desegokiak jar ditzake nahita eta horrek bandalismo arazo larriak sor ditzake informazioaren inguruan eta erremintak berak ezin du baloratu noren informazioa den hobea ala txarragoa.
Arrazoi horien eta beste batzuen ondorioz informazioa bilatzeko iturri desegokienetakoa dela esan daiteke, izan ere badaude hainbat iturri fidagarriak direnak eta informazioa autore profesionalek eurek jartzen dutela eskuragai.
Yahoo Respuestas:
Honen bidez zalantzak publikatu ahal dituzu baina edonoren erantzuna jaso dezakezunez ez da batere fidagarria informazioaren baliozkotasun erreala ezin dugulako jakin. Azken finean Wikipediarekin gertatzen den arazo berdina aurki dezakegu iturri fidagarria ez delako.

5.asteko 1.jarduera
Martin Weller - My personal work/leisure/learning environment –
http://goo.gl/JrpA1s
PLE honen diseinua ulertzeko nahiko erreza da eta argi dago zertarako erabiltzen duen erreminta edota programa bakoitza duen egiturari esker. Nahiko sinplea da, geziak eta kasuan kasuko erremintaren ikonoak erabiltzen ditu bakoitzaren funtzioa argituz.
Erreminten kopuruari erreparatuz nahiko eskasa dela esan daiteke, baina benetan erabiltzen dituenak dira ziur aski. Agertzen diren erremintak atsegin ditudalako aukeratu dut PLE hau, izan ere, erabiltzeko nahiko errazak dira eta horietako gehienak neuk ere erabili egiten ditut. Aipatzekoa da ere ikono bakoitzaren azpian izenak jartzen dituela argi gera dadin zein den.
Jaime Oyarzo – Mi PLN
Aurrekoaren moduan, ulertzeko erraza da eta darabilen egitura antzekoa da. Geziak erabiltzen ditu ikono batez adieraziz zein erreminta den eta zertarako. Nahiko eskasa dela esan daiteke baina berriz ere agertzen diren erremintak ezagunak eta erabiltzeko errazak dira eta argi uzten du zertarako erabiltzen duen bakoitzak.
Dallas McPheeters- My Personal Learning Network
PLE hau nahiko berezia da, bere erabilpen edota produkzio digitalen prozesua uraren zikloarekin eta landareekin alderatzen duelako. Nahiko deigarria da arrazoi horregtaik, vaina argi usten du nolakoa den bere produkzio digitalen prozesua.
Hala ere, erabiltzen dituen aplikazioak ez dira agertzen eta ezin dugu jakin zein erreminta eta zertarako erabiltzen dituen.

4.asteko jarduera
Ariketa: Zalantzazko datu baten topaketa, kasu honetan mihian dugun dastamen-papila maparen inguruko teoriaren inguruan.
Akatsa/errorea: Wikipedian "papilas gustativas" bilatuz gero, guztiok txikitan ikasi dugun dastamen-papilen mapa faltsu horri buruzko informazioa ematen da, esanez zapore gozoa mihiaren puntan dauden papilek nabaritzen dutela adibidez.
Gauza da, dastamen mapa horren existentzia faltsua dela eta ikasgeletan oraindik horrela irakasten zaiela umeei. Datu egokia dastamen-papilak mihi osoan barrena kokatuta daudela da, eta papila guztiek zapore berdinak detektatzen ditzaketela hain zuzen ere.
Hemen Wikipediaren akatsa ikus dezakezue: http://goo.gl/I4ZxGx
Mihiko mapa teoria hori Virgini Collings doktoreak ikertu zuen berriz informazio egokia aurkituz, eta wikipedian "Mapa de la lengua" bilatuz gero informazio egokia aurki dezakegu, gainera nik aipatu dudan mitoaren faltsukeria azaltzen du, hemen ikus dezakezuenez: http://goo.gl/zdXVmn
Beraz mihiaren dastamen-papilen inguruko informazioa wikipedian txarto eta ondo dago aldi berea, baina dastamen-papilen inguruko sarrera aldatu beharra dago.
Hemen mitoaren inguruko artikulu bat duzue laburki azaltzen duena zer gertatu den dastamen-papilen edota mihiaren maparen inguruko teorian: http://goo.gl/8qGmZS
Hemen honen inguruko tuit-ak:

(1/2) Dastamen-papilen inguruko datu faltsuak wikipedian: http://t.co/Lqj58Snkml #EhuMoocMod4
— Ibon_EHUMOOC (@IbonEHUMOOC2014) diciembre 8, 2014(2/2) Wikipediako dastamen-papilen inguruko artiukulua duzue informazio erreala jakiteko : http://t.co/8eMC19ZK8R #EhuMoocMod4
— Ibon_EHUMOOC (@IbonEHUMOOC2014) diciembre 8, 2014
Hirugarren asteko jarduera
Blog honetan CreativeCommons baimen bat ikus dezakezue beheko atalean. Baimen honek lana aldatzea eta aldaketak gertatzea baimentzen du, baldin eta jaso den bezala konpartitzen bada, diru etekinik lortu nahi gabe.
Bigarren asteko 2. ariketa
Hemen uzten dizuet egindako power point-a,Madrileko CEIP Manuel Bartolomé CossÃo ikastetxeko proiektu bati buruz:
Hemen ere duzue proiektu honetan eskolak darabilen google sites-a:
https://sites.google.com/site/proyectodarqueologia/home
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)