Ikastaroa

PLE,MOOC eta eduki digitalaren sorkuntza

2014(e)ko abenduaren 8(a), astelehena

5.asteko 2.jarduera

Sareak eskaintzen dituen tresnak!

Erabiltzen ditudanak:

Gmail:

Mezu elektronikoak bidaltzeko eta antolatzeko erremintarik aproposena dela esan dezaket hainbat arrazoirengatik. Jasotako edo bidalitako mezuak bilatzeko bilatzaile azkarra eta eraginkorra du mezuak aurkitzeko erraztasun handiak ematen dituenak, mezuak testuinguruan ikus ditzakezu elkarrizketetan antolatuz mezuak, memoria edukiera handia duenez mezu asko eduki daitezke, mezuak etiketen bidez antolatzeko aukera ematen du haien bilaketa errazteko, spam moduan markatu daitezke zuzenean jaso nahi ez diren mezuak eta intereseko mezuak jasotzeko aukera dago.
Hortaz mezularitzarako erremintarik aproposena deritzot.

LinkedIn:

Sare sozial honek norbere curriculuma on-line edukitzeko aukera ematen du eta enpresen eta langileen arteko harremanak bideratzeko dago zuzendua.
Nire kasuan curriculuma on-line edukitzeaz gain, adituen kontuak, enpresa garrantzitsuak, eztabaida talde interesgarriak eta hainbat instituzio jarraitzeko erabiltzen dut. Modu horretan interesatzen zaizkidan gaiei buruzko informazio eguneratua eskura dezaket, kalitatezkoa gainera. Eztabaiden kasuan nahiko erabilgarria dela esan dezaket zure iritziak eta zalantzak publikatu eta profesionalen aholkuak jaso ditzakezulako.

Laburbilduz, “networking” delakoa garatu ahal duzu zure esparru profesionaleko profesional, enpresa edota instituzio anitz ezagutu eta haiekin harremanetan jar zaitezkeelako kontaktu sare bat sortuz.


Prezi:

Erreminta hau aurkezpenak egiteko erabiltzen dut. Oso aproposa da egindako lanen sintesia egiteko eta sekuentzia logiko bat eraikitzeko landutako informazioa aurkezteko txantiloi anitz daudelako eskuragai. Horrez gain entzuleen arreta deitzen du eta erakargarria da.
Ideiak buru mapen edota ardatz logiko batean aurkezteko aukera ematen du eta irudia anplifikatzeko aukeraren bidez informazio garrantzitsuari enfasia eman ahal zaio. Gainera aukeragai dauden txantiloiek testu laburrak onartzen dituztenez informazio garrantzitsuena jartzera behartzen zaitu luzapenak jartzeko akatsean erori barik.
Aipatzekoa da ere aurkezpenak berehala on-line eskegitzen direla eta beste erabiltzaileen iruzkinen bidez aholkuak jaso ditzakezula hobekuntzak egiteko.

Erabiltzen ez ditudanak:

Wikipedia:

Wikipedia informazioa bilatzeko erreminta desegokiena dela esan dezaket eskuragai dagoen informazioaren baliozkotasuna zein den ezin delako jakin. Irekia denez eta edonork publika dezakeenez, idatzita dagoen informazioa subjektiboa da askotan eta sinesgarria den ala ez zuzenean jakitea ez da posible. Gainera horren ondorioz jendeak datu desegokiak jar ditzake nahita eta horrek bandalismo arazo larriak sor ditzake informazioaren inguruan eta erremintak berak ezin du baloratu noren informazioa den hobea ala txarragoa.
Arrazoi horien eta beste batzuen ondorioz informazioa bilatzeko iturri desegokienetakoa dela esan daiteke, izan ere badaude hainbat iturri fidagarriak direnak eta informazioa autore profesionalek eurek jartzen dutela eskuragai.

Yahoo Respuestas:

Honen bidez zalantzak publikatu ahal dituzu baina edonoren erantzuna jaso dezakezunez ez da batere fidagarria informazioaren baliozkotasun erreala ezin dugulako jakin. Azken finean Wikipediarekin gertatzen den arazo berdina aurki dezakegu iturri fidagarria ez delako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina