Martin Weller - My personal work/leisure/learning environment –
http://goo.gl/JrpA1s
PLE honen diseinua ulertzeko nahiko erreza da eta argi dago zertarako erabiltzen duen erreminta edota programa bakoitza duen egiturari esker. Nahiko sinplea da, geziak eta kasuan kasuko erremintaren ikonoak erabiltzen ditu bakoitzaren funtzioa argituz.
Erreminten kopuruari erreparatuz nahiko eskasa dela esan daiteke, baina benetan erabiltzen dituenak dira ziur aski. Agertzen diren erremintak atsegin ditudalako aukeratu dut PLE hau, izan ere, erabiltzeko nahiko errazak dira eta horietako gehienak neuk ere erabili egiten ditut. Aipatzekoa da ere ikono bakoitzaren azpian izenak jartzen dituela argi gera dadin zein den.
Jaime Oyarzo – Mi PLN
Aurrekoaren moduan, ulertzeko erraza da eta darabilen egitura antzekoa da. Geziak erabiltzen ditu ikono batez adieraziz zein erreminta den eta zertarako. Nahiko eskasa dela esan daiteke baina berriz ere agertzen diren erremintak ezagunak eta erabiltzeko errazak dira eta argi uzten du zertarako erabiltzen duen bakoitzak.
Dallas McPheeters- My Personal Learning Network
PLE hau nahiko berezia da, bere erabilpen edota produkzio digitalen prozesua uraren zikloarekin eta landareekin alderatzen duelako. Nahiko deigarria da arrazoi horregtaik, vaina argi usten du nolakoa den bere produkzio digitalen prozesua.
Hala ere, erabiltzen dituen aplikazioak ez dira agertzen eta ezin dugu jakin zein erreminta eta zertarako erabiltzen dituen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina