Ikastaroa

PLE,MOOC eta eduki digitalaren sorkuntza

2014(e)ko abenduaren 8(a), astelehena

4.asteko jarduera

Ariketa: Zalantzazko datu baten topaketa, kasu honetan mihian dugun dastamen-papila maparen inguruko teoriaren inguruan.

Akatsa/errorea: Wikipedian "papilas gustativas" bilatuz gero, guztiok txikitan ikasi dugun dastamen-papilen mapa faltsu horri buruzko informazioa ematen da, esanez zapore gozoa mihiaren puntan dauden papilek nabaritzen dutela adibidez.

Gauza da, dastamen mapa horren existentzia faltsua dela eta ikasgeletan oraindik horrela irakasten zaiela umeei. Datu egokia dastamen-papilak mihi osoan barrena kokatuta daudela da, eta papila guztiek zapore berdinak detektatzen ditzaketela hain zuzen ere.

Hemen Wikipediaren akatsa ikus dezakezue: http://goo.gl/I4ZxGx

Mihiko mapa teoria hori Virgini Collings doktoreak ikertu zuen berriz informazio egokia aurkituz, eta wikipedian "Mapa de la lengua" bilatuz gero informazio egokia aurki dezakegu, gainera nik aipatu dudan mitoaren faltsukeria azaltzen du, hemen ikus dezakezuenez: http://goo.gl/zdXVmn

Beraz mihiaren dastamen-papilen inguruko informazioa wikipedian txarto eta ondo dago aldi berea, baina dastamen-papilen inguruko sarrera aldatu beharra dago.

Hemen mitoaren inguruko artikulu bat duzue laburki azaltzen duena zer gertatu den dastamen-papilen edota mihiaren maparen inguruko teorian: http://goo.gl/8qGmZS

Hemen honen inguruko tuit-ak:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina